Nafarroako ostalariek manifestaziora deitu dute iganderako

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 12a, 10:11

Ostalariek hilaren hasieran egindako manifestazioa.

Nafarroako ostalariek sektoreko kideak animatu dituzte "indarrak batzera", "entzun” diezaieten. Iruñean protesta egingo dute igandean, 12.00etan, Sarasate pasealekutik abiatuta.

Nafarroako ostalariek adierazi dute Nafarroako Gobernuak pandemia gelditzen saiatzeko agindutako azken neurriek lokalak "behin betiko ixtera" eramateko arriskua dutela. "Mugako" egoerara iristen ari direla diote: "Hasieratik jabetu gara egoeraz, baina oraingo urrizketek, muga egoerara eraman gaituzte, bai establezimendua zuzentzen duten pertsonak, baita bertan lan egiten dutenak ere”.

Ostalaritza elkarteek sektoreko 1.500 bazkide inguru biltzen dituzte, nahiz eta lurralde osoan 4.800 denda dauden. Manifestua argitaratu dute, "indarrak batu" eta "entzuteko" helburuarekin, sektorea "batzeko".

Hainbat eskaera planteatu dituzte, hala nola sektoreko egoeraren arabera erreskate plan "berehalakoa eta erreala", osasun arloko adierazpenek jarduera lizentzien arabera %100 irekitzea ahalbidetzen duten arte. Horrez gain, sektoreari eman zaion "irudi txarra" garbitzeko eskatu dute.

Era berean, udalei malgutasuna eskatu diete terrazak emateko eta gaur egun gauez bakarrik funtziona dezaketen lokalen lizentziei behin-behineko aldaketak egiteko orduan. Nafarroako Gobernuari eskatu diote aldez aurretik jakinarazteko ezarriko dituen neurriak, plangintza errazteko. Espainiako Gobernuari, besteak beste, enplegu erregulazio espedientean dauden pertsonei nominaren %100 eta autonomoen laguntza %100ean emateko eskatu dopte, baita alokairuen ordainketak, maileguak eta halakoak etetea ere.

Horiek horrela, elkarretaratzeak eta bestelako ekintzak antolatuko dituzte, tokian tokian. "Borroka hau aktibatzera animatzen zaituztegu, manifestu hau zabaltzera, bakoitza bere herrian edo bere auzoan", dei egin diete sektoreko kideei. Iganderako, azaroak 15, 12:00etan Iruñeko Sarasate pasealekutik abiatuko den manifestazioan parte hartzera ere animatu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!