Zikloa "duintzeko" gobernuak aurrerapausoak emanen dituela espero du 0-3 plataformak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 11a, 19:26

Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko lantalde bat sortzeko kompromisoa hartu du, eta urrats "garrantzitsua" da hori plataformaren ustez.

Nafarroako 0 3 Plataformak bilera izan zuen Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdi politikoekin joan den ostegunean, azaroaren 5ean. "Urte askoan, klase politikoak, hainbat formatutan, zikloaren baldintzak hobetzeko borondatea erakutsi du, baina lehen aldiz denbora luzean, urrats sendoak emateko eta hezkuntza ziklo hau duintzeko bidean aurrera egiteko sentsazio komun batekin atera ginen bileratik", adierazi du ohar bidez Nafarroako 0-3 plataformak. 

Nafarroako Parlamentuko alderdi politikoek osatuko dute lantaldea, eta zikloa kudeatzen duten administrazioek ere parte hartuko dute. "0-3 zikloa duintzeko bidean aurrera egiteko abiapuntua da", adierazi du plataformak.

Datoren urteko aurrekontuetan, 2020-2021 ikasturtean duela 15 egun emandako eskola errefortzuari eutseko eskatu zion gobernuari plataformak: "Gure ustez, ezinbestekoa da gastu hori finkatzea datozen ikasturteetarako". Plataformak, halaber, egungo ratioak jaisteko eskakizuna egin zion. 2021erako aurrekontuei egin beharreko emendakinak aurkeztuko ditu plataformak, hurrengo ikasturterako egin dituen bi proposamen zehatzei aurrekontu nahikoa emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!