Joseba Lerin preso txantrearra Cadizetik Zaragozara gerturatuko dute

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 11a, 18:51

Hurbitzeen inguruko "anabasa interesatua" salatu du Foro Sozialak.

Zaragozako Zuera espetxera lekualdatuko dute Joseba Lerin preso txantrearra. Etxetik 1100 kilometrora izan da, Cadizeko Puerto I kartzelean. 2007. urtean espetxeratu zuten, 2005an Pedro Sanchezi Deniako hotel batean egindako atentatua leporatuta.

Gaur eman du lekualdatzearen berri Espainiako Espetxe Erakundeak. Beste lau mugimendu ere eginen dituztela jakinarazi dute. Oskarbi Jauregi Martutenera ekarriko dute, Teixeirotik, Oier Andueza Basaurira eramango dute, Murtzia IItik eta Mikel Azurmendi eta Maite Pedrosa, Picassentetik Zaragozara gerturatuko dituzte.

Foro Sozial Iraunkorrak zehaztu duenez, 2018ko irailetik, Espainiako gobernu berriak lehen mugimendua egin zuenetik, 69 lekualdaketa egin dira eta 15 iragarri. "69 horietatik 14 baino ez dira euskal espetxeetara hurbildu, 26 preso 260 km-ko erradioan dauden espetxeetara; 16 preso 385km-ko erradioan daudenetara, eta gainerako 13ak are urrutiagoko espetxeetara eraman dituzte. Kasuren  batean, Algeciraseko espetxera ere urrundu dute (1.100 km)", argitu dute ohar bidez. 69 horietatik 11 aske geratu dira gerora, zigorra bete ondoren. Foro Sozialaren aburuz, datuek erakusten dute, konponbide-agertokia urrun dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!