Bidaiarien garraio sektoreko patronalak hitzarmena desagertzea helburu duela salatu dute ELAk, CCOOk eta UGTk

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 11a, 13:35

Datorren abenduaren 31n amaituko da errepide bidezko bidaiarien garraio sektorearen hitzarmenaren aurreraeragina, eta data horretarako beste bat sinatzen ez badute, desagertu egingo da.

ELA, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute sektoreko enpresak duela hilabete batzuk baino proposamen okerragoak aurkezten ari direla negoziazio mahaian, krisi egoera baliatuz. Horrek mahaia blokeatzea eta hitzarmena desagertzea dakarrela diote, baina patronalak berak behartutako egoera bat dela. Hortaz, xantaia leporatu diote.

Horren aurrean, bi proposamen aurkeztu dituzte: bost urterako hitzarmena, gutxieneko soldata igoera batzuekin; eta aurreraeragina hiru urtez luzatzea, sektorea normalizatu dadin.

Nafarroako Gobernuari, berriz, erantzukizuna eskatu diote, sektorean ematen dituzten zerbitzuen zati handi bat gobernuak azpikontratatutako eskola garraioari dagokiolako. Aurki, egoera salatzeko eta eskaerak plazaratzen jarraitzeko mobilizazio deialdi gehiago iragarriko dituzte.

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!