Eredu aldaketa bat eskatzeko mobilizazioak eginen ditu Eskubide Sozialen Kartak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 10a, 13:50

"Zerga eta aurrekontu politika baten alde", azaroaren 19an ekitaldi bat egingo da eta 28an kolektibo sozial eta sindikalek bat egingo dute Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen martxa handi batean.

Bizitzak erdigunean jarriko dituen eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan gorpuztuko den eredu aldaketa bat eskatzeko mobilizazioak antolatu ditu Nafarroako Eskubide Sozialen Kartak. Hilaren 19an ekitaldia eginen dute eta azaroaren 28an manifestazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!