Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 217 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 2.910 proba egin ostean (1.876 PCR eta 1.034 antigeno test), % 7,45eko positiboekin.
Atzo gaixotasun horrekin lotutako 17 ospitaleratze berri izan ziren eta beste 2 ZIUn. Hiru pertsona zendu ziren atzo, 61 eta 90 urteko bi gizon eta 93 urteko emakume bat. Halaber, aurreko eguneko beste heriotza bat jakinarazi dute, 93 urteko gizonezko batena. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen kopurua, guztira, 772 da.
Nafarroa da, beste aste batez, COVID-19aren proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 615,19 mila biztanleko, Espainiako Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 318,96 da mila biztanleko.
Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %49 erregistratu dira, Tuteran kasuen %22 eta Lizarran %15. Gainerako positiboak (%14) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.
Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, talde nagusia 45 eta 59 urte artekoa da, kasuen %27rekin; ondoren, 15 eta 29 urte bitartekoak daude, % 17rekin. Ondoren, 30-44 urte bitartekoak eta 15 urtetik beherakoak daude, biak %16rekin; 75 urtetik gorakoak, %13rekin; eta, azkenik, 60-75 urte bitartekoak, %11rekin. Kasu berrien batez besteko adina 42,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 362 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin eta COVID-19agatik (atzo baino 24 gutxiago); horietako 65 ZIU lanpostuetan daude (atzo bezalaxe) eta beste 58 etxeko ospitaleratzean (atzo baino 8 gutxiago). Gainerakoak, 239 paziente, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko igorpenen arabera, 36.540koa da Nafarroan.