Espetxe osasuneko eskumenak Nafarroari emateko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 6a, 07:52

(Ahotsa.info)

Salhaketa Nafarroak deituta, foru administrazioak espetxeetako osasun eskumenak bere gain har ditzala eskatu zuten atzo elkarretaratze batean.

Nafarroako Salhaketak elkarretaratzera deitu zuen atzo Nafarroako Parlamentuaren aurrean, espetxeetako osasun zerbitzuak Nafarroara eramatea eskatzeko, eta espetxeetan ematen den "osasun arreta eskasa" salatzeko. Beste hainbat kolektiboren babesa jaso zuen protesta deialdiak.

"Espetxe osasunaren egoera ezin da gehiago atzeratu. Presoak gainerako herritarren baldintza berberetan artatu behar dira ", salatu zuen Salhaketak.

Bihar, testigantzak

Bihar, berriz, espetxeari eta COVID-19ari buruzko hitzaldi bat emango dute datorren, 11:30ean, Katakrak liburu dendako aretoan. #SOSPresoakCovid19 plataforman blitzen diren Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarrak taldeek antolatu dute.

Hiru testigantza emango dituzte: Iruñeko espetxean preso dagoen pertsona batena, Zaballako hirugarren graduko Altsasuko gazte batena eta Aranjuezen preso dagoen nafar baten lagun batena. Euren bizipenak eramango dituzte hirurek. 

Salhaketako Libertad Frances arituko da moderatzaile, eta Aurora Beltran eta Fermin Valencia musikariek eta Oper ilustratzaileak ere parte hartuko dute.

Segurtasun neurriak bermatzeko, edukiera 36 pertsonatara mugatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!