Agoizko lantegirako "alternatiba" bat negoziatzen ari da Siemens Gamesa gobernuarekin

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 5a, 14:41

Siemens Gamesak abuztu amaieran gauzatu zituen Agoizko lantegiko langileen kaleratzeak.

Andreas Nauen Siemens GAMESAko kontseilari delegatuak aurreratu duenez, Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen ari dira Agoizko lantegia "suspertzeko" aukera. "Agian etorkizunean aukera bat egongo da lantegi horretan, buru-belarri ari gara lanean". Aerosorgailuen palak ekoizten zituen Siemens Gamesak Agoitzen eta uda honetan ixtea erabaki zuen.

Siemens Gamesak abuztu amaieran gauzatu zituen Agoizko lantegiko langileen kaleratzeak, eta 12 hilabeteko epean birkokatzeko plan bat eskaini die, prestakuntza eta orientazioa jasotzeko aukera izan dezaten.

Plana kudeatzeaz arduratzen den birkokatze konpainiak bere gain hartu du planarekin bat egiten duten langileen %100 birkokatzeko konpromisoa. Plan horrek barne hartu behar ditu lanbide-prestakuntza eta -orientaziorako neurriak, eragindako langilearentzako arreta pertsonalizatua eta enplegu-bilaketa aktiboa. Gamesak hamabi hilabeteko plana eskaini du (15 hilabete 50 urtetik gorako langileentzat).

"Baliteke lantegi horretan etorkizunean aukera bat egotea, gure zentro teknologikoarekin eta beste hornitzaile batzuekin lanean ari gara", esan du Nauenek prentsaurreko telematikoan, 2020ko ekitaldiaren itxieraren harira.  918 milioi euro galdu ditu enpresak. Helburua "gauden tokietarako" etorkizun bat sortzea da. Edo bakarrik egiten dugu, edo gobernu erregionalarekin edo beste bazkide batzuekin batera ", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!