EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek prebentzio komunitarioko aldaketak ez onartzeko eskatu diote Iruñeko Udalari

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 5a, 09:24
Marisa de Simon eta Ainhoa Aznarez, parlamentuan solasean.

Eh Bilduren, Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren talde parlamentarioek gaitzetsi egin dute Iruñeko udal gobernuak zortzi auzotan elkarteek eskaintzen duten prebentzio soziokomunitarioko zerbitzuaren egungo sistema aldatzeko erabakia.

Bakartxo Ruiz EH bilduko bozeramaileak, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurara iritsi denean egindako adierazpenetan, esan du "zentzugabekeria" dela "Iruñeko auzoetan hainbeste urtez eta are gehiago testuinguru honetan, pandemia betean, lan egin duten talde soziokomunitarioen sistema desegitea". "Aauzoetako errealitatea ezagutzen duten ehunka boluntario eta profesionalek osatutako sare baten urteetako lanari buelta eman nahi zaio", salatu du. Navarra Sumaren udal gobernuari eta PSNri aldaketak ez onartzeko eskatu die.

Bestalde, Ainhoa Aznarez Ahal Dugu-ko parlamentariak eta Carlos Guzman Izquierda-Ezkerrakoak agerraldia egin dute hedabideen aurrean, adierazpen instituzional bateratu bat aurkezteko, Nafarroako Parlamentuak aurreikusitako aldaketa horien aurka egin dezan.

Adierazpen horren bidez, orain arte zerbitzua eman duten zortzi elkarteei "babesa eta aitortza" emateko eskatu dute. Gainera, eskatu dute ganberak "beharrezkotzat" hartzeko du ekintza komunitarioko zortzi taldeak kentzeko proiektua bertan behera uztea, eta eredu "arrakastatsu" hori indartzea eta beste auzo batzuetara esportatzea, funtsezko zerbitzu gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!