Aurreko egunean, 400eko mugatik jaitsi zen Nafarroa, eta urriaren 21etik ez zen halakorik gertatzn. Gaur, ordea, berriro gainditu du langa hori, "zerra hortzen" fenomenoagatik. Atzo 4.359 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta 420 kasu atzeman; hortaz, positibo tasa %9,6koa da, aurreko egunean baino puntu erdi altuagoa, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Pandemiaren bilakaerari buruzko ikuspegi epidemiologikotik, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak adierazi du atzo Nafarroan gaixotasun horrekin lotutako 25 ospitaleratze berri izan zirela, horietako bat ZIUn, eta 63 urteko gizon baten eta 89 urteko emakume baten 2 heriotza izan direla. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen guztizko kopurua 739koa da.
Zonaldeka, Iruñerrian epositiboen %51 daude, Lizarran %18 eta Tuteran %11. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 420 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 4 gehiago), horietatik 61 ZIU lanpostuetan daude (atzo baino bat gehiago) eta beste 69 etxeko ospitaleratzean (bat gehiago). Gainerakoak, 290 paziente, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.