Espetxe osasunaren eskumena Nafarroari emateko eskatuko du bihar Salhaketak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 10:22

Elkarretaratzera deitu du, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean.

"Espetxe osasunaren egoera ezin da gehiago atzeratu. Presoak gainerako herritarren baldintza berberetan artatu behar dira ", adierazi du Salhaketa Taldeak. Espetxe osasun arloko eskumena Nafarroako Gobernuari helaraztea eskatuko du bihar, "presoen eskubideak babesteko".

Testigantzak

Larunbatean, berriz, espetxeari eta COVID-19ari buruzko hitzaldi bat emango dute datorren, 11:30ean, Katakrak liburu dendako aretoan. #SOSPresoakCovid19 plataforman blitzen diren Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarrak taldeek antolatu dute.

Hiru testigantza emango dituzte: Iruñeko espetxean preso dagoen pertsona batena, Zaballako hirugarren graduko Altsasuko gazte batena eta Aranjuezen preso dagoen nafar baten lagun batena. Euren bizipenak eramango dituzte hirurek. 

Salhaketako Libertad Frances arituko da moderatzaile, eta Aurora Beltran eta Fermin Valencia musikariek eta Oper ilustratzaileak ere parte hartuko dute.

Segurtasun neurriak bermatzeko, edukiera 36 pertsonatara mugatuko dute. Hala ree, hitzaldia streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!