Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartuko du gaur

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 08:17

Maria Txibite presidentea, EH Bilduko zenbait parlamentarirekin solasean. (Nafarroako Parlamentua)

EH Bildurekin akordioa bideratuta dagoela dirudi, baina oraindik ixteko daude zenbait alderdi.

Nafarroako Gobernuak gaur egingo du Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartzeko saioa. Maria Txibiteren exekutiboak beste bilera erronda bat egin zuen atzo oposizioko taldeekin, horien esku egongo baita 2021erako aurrekontuak onartzea. EH Bildurekin "pausoak" eman eta jarrerak "hurbildu" izanaren sentsazioarekin atera zen; hain zuzen, haiekin adostu zituzten 2020rako aurrekontuak, eta orain ere akordioa bideratuta dagoela dirudi.

Txibiteren gobernuak eta koalizio subiranistak bat egiten dute gastu-mugaren handitzea inbertsio sozialera bideratzeko beharrarekin; baina atzo ez zuten akordioa itxi, eta oraindik hainbat alderdi jorratu behar dira. EH Bilduk proposatzen dituen zenbait neurri fiskalen inguruan desadostasunak dituzte oraindik ere, besteak beste, enpresa-hobarien sistemaren berrikuspenean.

Era berean, gobernuaren programa proposamenek talka egiten dute, neurri handi batean, Navarra Sumarekin. Ata atzo berriro hasi ziren harremanetan, bi asteko isilunearen ostean. Elkarrizketei berrekitean, eskuineko koalizioaren jarrera berretsi zen, baita haren betoa eta hainbat eskakizun fiskal ere. Egoera honetan, beraz, ez dirudi posible eskuinarekin akordio bat lortzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!