Nafarroak 340 positibo berri erregistratu ditu

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 09:37

Foru erkidegoa 400 kasuren langatik jaitsi da lehen aldiz urriaren 21etik

Nafarroan COVID-19 kasuak nabarmen jaitsi dira azken bi egunetan. Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, atzo 343 positibo izan ziren foru erkidegoan, aurreko egunean baino ia ehun gutxiago, 429.

Nafarroak ia bi aste zeramatzan egunean 500 kasutik gora erregistratzen. Urriaren 21etik ez zen jaisten 400. Atzoko kopurua txikiena da urriaren 8tik.

Datuen arabera, Tutera da positibo berri gehien izan dituen gunea: 31, ekialdearen eta mendebaldearen artean. Iruñeko Arrotxapea auzoa du atzetik, hogeirekin. Era berean, Ribaforada eta Lizarra nabarmentzen dira; bakoitzak hamar ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!