Ostalariak sektorearen itxieraren aurka eta haien "lanerako eskubidearen" alde atera dira kalera

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 3a, 07:59

Atzoko manifestazioa, Carlos III etorbidea zeharkatzen.

Ostalaritza “turko-buru gisa” erabili izana kritikatu dute. "Irekitzea edo erreskatea" eskatu dute.

Nafarroako hainbat ostalarik manifestazioa egin zuten atzo Iruñeko erdigunean, sektorearen itxiera salatzeko eta "lan egiteko eskubidea" aldarrikatzeko.

Manifestazioa, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak (AEHN) eta Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak (ANAPEH) deituta, Askatasunaren plazatik atera zen, 'Erreskatea jada. Salba dezagun ostalaritza' goiburua zuen pankartarekin, eta Gazteluko plazan amaitu zen.

Ana Beriain AEHNko presidenteak azpimarratu zuen, sektorea itxi duten arren, kutsatze kopuruak ez direla jaitsi. "Gure langileak ez dira gehiegi kutsatu eta gure bezeroek ez dute agerraldirik izan gure enpresetan", nabarmendu zuen. Hori dela eta, "lanerako eskubidea" aldarrikatu zuen. Beraiek bai baina beste sektore batzuek itxi behar ez izatea kritikatu zuen: "Ostalaritza turko-burutzat hartu da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!