61 pertsona daude ZIUn ospitaleraturik

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 3a, 10:04

Atzo 429 koronabirus kasu positibo berri atzeman zituzten Nafarroan. Eginiko 3.701 proben %11,59k eman du positibo.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 429 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 3.701 proba (2.707 PCR eta 994 antigeno test) egin ostean (%11,59).

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %61 erregistratu da, Tuterako eremuan %17, eta Lizarrakoan kasuen %6. Gainerako positiboak (%16) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Atzo Nafarroan gaixotasun horrekin lotutako 24 ospitaleratze berri izan ziren, aurretik ospitaleratutako 5 paziente ZIUra igaro dia eta 4 heriotza erregistratu dira: 55 eta 81 urteko bi gizon eta 85 eta 86 urteko bi emakume. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen guztizko kopurua 727koa da.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 411 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 16 gutxiago), horietatik 61 ZIU lanpostuetan daude (atzo baino hiru gehiago) eta beste 61 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 289 paziente, plantan daude. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!