Aurrekotuen negoziazioa bide onetik doala dio EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 2a, 14:11

Navarra Sumak abstentzio eskaini dio berriro Nafarroako Gobernuari, EH Bildu negoziaziotik kanpo uztearen truke.

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak esan duenez, gobernuak ez die modu ofizialean jakinarazi gastuaren igoera gastu sozialera bideratuko dutenik, eta aurreproiektuan ikusiko dute hala den. Duten informazioarekin, eta Txibiteren gobernuarekin izan dituzten hartu-emanekin, proiektua bide horretan joango dela uste dute.

EH Bilduk ziurtatu du elkarrizketak eta negoziazioak bide onetik doazela, baina oraindik ezin dute esan akordiora heldu direnik.

Navarra Sumak, ordea, berearekin jarraitzen du; Javier Esparzak esan du EH Bildu negoziaziotik kanpo uztearen truke abstenitzeko proposamenarekin jarraituko dutela, eta erabakia Maria Txibiteren esku dagoela. 

PSNko eledun Ramon Alzorrizek nabarmendu garrantzitsuagoak direla aurrekontuen edukiak, norekin negoziaztzen diren baino, eta aurtengo aurrekontuekin zerbitzu publikoak indartzea inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela azpimarratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!