Pandemiaren eraginez udaberrian bertan behera utzi behar izan ondoren, ostiralean jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34. aldiaren finala, Etxarri Aranatzen.
Zazpi bertsolari aritu ziren aurrez aurre: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar); gaiak jartzen, Maider Ansa aritu zen; eta epaile lanetan, berriz, Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño.
Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak pasa ziren finalera, eta bigarren fasean Ekhiñe Zapiainek bildu zituen puntu gehien, eta Nafarroako Eskolarteko txapeldun bilakatuz. Julio Soto Nafarroako txapeldunak jarri zion txapela. Zapiainek eta txapeldunordeak, Elizaldek, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.