Ohi baino 752 hildako gehiago izan dira Nafarroan pandemia hasi zenetik

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 2a, 09:34

Iruñeko hilerria, artxiboko argazki batean.

Irailean eta urrian aurreikusitakoak baino 170 heriotza gehiago izan dira.

Nafarroak 752 hildako gehiago izan ditu COVID-19aren pandemiako bi olatuetan, Carlos III.a Osasun Institutuaren infome bateko datuen arabera. Txostenaren arabera, urriaren 12ra arte 5.263 heriotza erregistratu dira Nafarroan, epe horretarako aurreikusi ohi dena baino %17 gehiago, garai horretako ohiko kopurua 4.500 ingurukoa baita.

Zehazki, lehen olatuan, 700 hildako izan ziren, epe horretan espero ziren heriotzen %123,5 gehiago, eta bigarren olatuan, iraila eta urria bitartean, 52, aurreikusitakoa baino %48 gehiago. Irailaren 1etik urriaren 28ra bitartean, aurreikusitakoak baino 170 heriotza gehiago izan dira. Epe horretan, irailaren 19an eta urriaren 20an zenbatu ziren heriotza gehien, 27 egun horietan.

Iruñearen kasuan, azken egunetan 10-12 heriotza gehiago izaten ari dira. Egun batzuetan 20 ere zenbatzen ari dira, eta urrian ohikoena egunean 8-10 heriotza izatea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!