Pandemiak espetxeetan eragindako kalteak aztergai, testigantzen bitartez

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 28a, 10:31

Salhaketa, Sare, Etxerat eta Altsasu Gurasoak taldeetako kideak, mobilizazio baterako deialdian.

Salhaketa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarra taldeek antolatuta, osasun krisiak kartzeletan izan dituen ondorioak ezagutaraziko dituzte hitzaldi batean, azaroaren 7an, Katakraken.

Espetxeari eta COVID-19ari buruzko hitzaldi bat emango dute datorren azaroaren 7an, 11:30ean, Katakrak liburu dendako aretoan. #SOSPresoakCovid19 plataforman blitzen diren Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarrak taldeek antolatu dute.

Hiru testigantza emango dituzte: Iruñeko espetxean preso dagoen pertsona batena, Zaballako hirugarren graduko Altsasuko gazte batena eta Aranjuezen preso dagoen nafar baten lagun batena. Euren bizipenak eramango dituzte hirurek. 

Salhaketako Libertad Frances arituko da moderatzaile, eta Aurora Beltran eta Fermin Valencia musikariek eta Oper ilustratzaileak ere parte hartuko dute.

Segurtasun neurriak bermatzeko, edukiera 36 pertsonatara mugatuko dute. Hala ree, hitzaldia streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!