Foru erkidegoan 457 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte astearte honetan, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Astelehenarekin alderatuta, ehun positibo gutxiago daude. 4.051 proba egin zituzten atzo, PCR eta antigenoen testen artean, eta beraz, % 11,3ean dago positibo tasa.
Albistearen alde negatiboa da hamabi hildako berri izan direla COVID-19areekin, bi atzokoak eta beste hamar aurreko egunetakoak. 26 ospitaleratze berri ere izan dira.
Arrotxapea eta Donibane dira igoera handiena izan duten Iruñeko auzoak, 26 eta 22 kasu berrirekin, hurrenez hurren, eta haren atzetik daude Mendillorri, hamazazpirekin, eta Txantrea, hamaseirekin.