Hiru preso nafar gerturatuko dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 27a, 17:32
  • Juan Jesus Narvaez Madrilgo Estremera kartzelarik eta Ayensa Laborda anaiak Lugotik Logroñora lekualdatuko ditu Espainiako espetxe zuzendaritzak.
  • Mikel Xabier Ayensa Laborda Tomas Caballero UPNko zinegotzia hiltzeagatik zigortu zuten. Haren gerturatzea gaitzetsi du UPNko presidente Javier Esparzak sare sozialetan: "Kasualitatea da PSOEk aurrekontuak onartzeko Bilduren botoak behar dituenean ETAko presoak hurbiltzea. Hau tristura".

Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste sei gerturatzea erabaki du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Karmelo Lauzirika eta Jose Juan Garcia Gonzalez Zaballako espetxera ekarriko dituzte. Jose Antonio Borde Gaztelumendi, Ibai eta Mikel Xabier Ayensa Laborda anaiak, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez eta Aitor Esnaola Dorronsoro, berriz, Soriako eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte.

Ayensa Laborda anaiak Lugoti Logroñora gerturatuko dituzte. Ibai Ayensa Laborda 2000. urtean Francisco Casanova Vicente Armadako ofizialordea Nafarroan hiltzeagatik kondenatu zuten. Mikel Xabier anaia Tomas Caballero UPNko zinegotzia hiltzeagatik zigortu zuten. Aurrekontuen negoziaketarekin lotu du Javier Esparza UPNko presidenteak haren hurbilketa eta ETAko biktimen familentzat egun ona ez dela adierazi du Twitter bidez:

Juan Jesus Narvaez Goñi presoa Madrilgo Estremera espetxetik Logroñora eramango dute, Itziar Alberdirekin baterea. Biak 30 urteko zigorra betetzen ari dira, eta espetxean sartu zituzten aldi berean, 2014ko otsailean, Puerto Vallartatik (Mexiko) estraditatu eta gero.

Zortzi lekualdaketa horiekin, dagoeneko 85 dira Pedro Santxezen agintaritzan Euskal Herriratu edo gerturatu dituzten presoak.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!