Artundo: "Bi astetan emaitza onik ez badugu, neurri gogorragoak hartu beharko ditugu"

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 27a, 13:09

Ospitaleetan "egoera oso zaila" bizi dela aitortu dute Nafarroako Parlamentuan Carlos Artundo osasun zuzendari nagusiak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak espero du ezarri diren murrizketa berriek Covid-19ren kutsatzeak geldiaraztea, baina, hala egiten ez badute, neurri gogorragoak beharko dituztela adierazi du, eta ez du konfinamendu "gogorragoa" baztertu.

Santos Indurain Osasun kontseilariarekin batera agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, egoeraren berri emateko: "Neurri izugarriak ezartzen ari gara, ez dira albiste onak, baina ez zaigu besterik geratzen. Nafarroan martxan dauden neurriek funtzionatzen ez badute, konfinamendu-egoera are gogorragoetara iritsi beharko gara, nahiago nuke horrela ez balitz eta aurrea hartu ahal izango bagenu, baina ez da ezer baztertu behar". 

Osasun zuzendari nagusiak adierazi duenez, asistentzia mailan "egoera oso zaila" izaten ari da. Bide beretik jo du Santos Indurain osasun kontseilariak: "Datozen bi asteak, Covid-19ren egungo okupazio indizeekin eta kutsatzeen intzidentziarekin, oso zailak izango dira". Azaldu duenez, "aste honetan bertan larrialdikoak ez diren kirurgia jarduerak desprogramatuko dira".

Indurainek azaldu duenez, "pazienteen eskura jarri dira oheak, bai plantan, bai ZIUn, pixkanaka, berrantolatze eta barne-lehenespen ahaleginekin, gertaeren arabera berraktibatu ahal izango diren fase sorta gisa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!