Langabeziak %1,38 egin du gora Nafarroan hirugarren hiruhilekoan; guztira, 30.900 langabe daude

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 27a, 10:02

400 langabe gehaigo daude Nafarroan urteko hirugarren hiruhilekoan, eta guztira 30.900 langabe daude, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Azken urtean, 4.900 langabe gehiago daude Nafarroan, %19,09. Langabezia-tasa %9,94koa izan da erkidegoan; %10,26koa (17.100) gizonetan eta %9,57koa emakumeetan.

Lana dutenen kopuruari dagokionez, Nafarroan 297.400 pertsona daude lanean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta 8.000 gehiago, hau da, % 2,93 gehiago. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, 11.000 landun gutxiago daude, % 3,78 gutxiago.

Jarduera tasa % 57,25ekoa da foru erkidegoan. Guztira, 149.500 landun daude gizonen artean, eta 129.900, emakumeen artean. Gizonen jarduera tasa %62,47koa da, eta emakumeena %52,19koa.

Nafarroako biztanleria aktiboaren kopurua 310.300 pertsonakoa da, 8.400 pertsona gehiago aurreko hiruhilekoarekiko (%2,77). Iazko datuekin alderatuta, 6.000 aktibo gutxiago daude, hau da, %1,91 gutxiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!