Elhadji Ndiaye gogoratu dute Iruñean, haren heriotzaren laugarren urteurrenean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 26a, 09:16

(ahotsa.info)

Elhadji Ndiaye jatorri sengaldarreko Arrotxapeko bizilaguna duela lau urte hil zen, Espainiako Poliziak atxilotu ondoren, komisaldegian. Hainbat kolektibok haren heriotza argitzeko eta errudunak zigortzeko eskatu dute.

Hamarnaka lagun bildu ziren asteburuan Baluarteko plazan, Elhadji Ndiaye senegaldarraren heriotzaren laugarren urteurreneko ekitaldian. Flor de Africa eta Africa United taldeek deitu zuten elkarretaratzera. Ndiajeren heriotza argitzeko eta absolbitutako errudunak zigortzeko eskatu zuten. Atxiloketa bat ere irudikatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!