500 kasu berri erregistratu ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 26a, 08:57

PCR proba bat egiten, artxiboko irudi batean.

Aurreko egunean 698 kasurekin goia jo ondoren, kopuruak behera egin du. Nafarroako ospitaleetan 19 lagun ospitaleratu zituzten atzo, horietako sei ZIUn. Halaber, bi heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz,

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 500 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 3.167 proba PCR bidez eta antigeno test bidez egin ostean (%15,8).

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 19 lagun ospitaleratu zituzten, horietako sei ZIUn. Halaber, bi heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, 94 urteko bi emakume. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen kopurua, guztira, 676koa da.

Nafarroako ospitale-sarean 401 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 12 gehiago), horietako 50 ZIU postuetan daude (atzo baino sei gehiago) eta beste 70 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 281 paziente, plantan daude. 

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %66 erregistratu da, Tuteran %11 eta Lizarran %7. Gainerako positiboak (%16) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, talde nagusia 45 eta 59 urte artekoa da, guztizkoaren % 26. Jarraian, 15-29 urteko taldeak daude (%22); ondoren, 30-44 urteko taldeak (%21); 15 urtetik beherakoak (%13); 60-75 urteko taldeak (%11); eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (%7). Kasu berrien batez besteko adina 40,7 urtekoa da.

Generoari dagokionez, kasuen %51 emakumeak dira eta %49 gizonak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!