Espainiako Gobernuak alarma egoera onartu du berriro. Dekretu berriak etxeratze agindua ezartzen du 23:00etatik 06:00etara, eta erkidegoei baimena ematen die beren lurraldea osorik edo zati batean konfinatzeko.
Neurriak ez dira joan den martxokoak bezain gogorrak, baina alarma egoeral aterki juridikoa ematen die erkidegoetako exekutiboei biltzeko edo mugitzeko oinarrizko eskubideak murriztu ahal izateko.
Espainiako Gobernuak babesa eskatu die alderdiei, alarma egoera sei hilabetez, maiatzaren 9ra arte, mantentzeko.