30 amuarrain hilda aurkitu dituzte Ultzama ibaian, Latasan, isuri baten ondorioz

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 23a, 09:37

Nafarroako Guardia Zibilak duela isurketa bat atzeman du Ultzama ibaiko uretan, Latasan (Odieta), eta bertan hildako 30 amuarrain zeudela jakinarazi du. 

Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzuko agenteak (Seprona) bertaratu dira tokira, eta ikuskapena egin dute ibaian. Ikuskapen horretan, ibaia uhertuta zegoela ikusi dute, eta neurri desberdinetako 30 amuarrain inguru zeudela baieztatu dute, batzuk flotatzen eta beste batzuk hondoan, ibaiertzetik gertu, sakonera txikiko lekuetan. Halaber, konprobatu dute ibaian gora ibilgua kristal itxurakoa zela, eta, beraz, laginak hartu dituzte kaltetutako eremuan.

Ikerketan, egiaztatu ahal izan dute aurreko egunetan isurketa batzuk izan direla, ustez, uraren pH maila araututa dagoen mailatik gora eramanez. Ustez, iragazteko ponpen sistemaren akats bat eta sortu behar ziren alarmen kudeaketa desegokia izan da arrazoia. Hala azaldu dute ohar batean.

Beraz, Sepronako agenteek lortutako laginak eta txostenak Ebroko Ur Konfederazioko uraren kalitateari buruzko laborategira bidali dituzte, Zaragozara, eta horiek, azterketen ondoren, geretatutakoaren arrazoia isurketa bat izan den ala ez ebatziko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!