Nafarroak 469 kasu positibo berri eta bi heriotza izan ditu COVID-19aren ondorioz

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 23a, 09:51

Asteburuaren aurrean, Osasun Sailak gogorarazi du oso garrantzitsua dela ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetara jotzea, hain larriak ez diren arretetara.

Atzo hasi ziren murrizketa berriak Nafarroan, eta pandemia hasi zenetik kasu gehien iragarri ziren eguna izan zen —aurreko eguneko datuak—: 593. Gaur, ordea, jaitsi egin da kopuru hori. Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 469 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 3.717 proba PCR bidez eta antigeno test bidez egin ostean (%12,6).

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 47 lagun ospitaleratu zituzten, horietako hiru ZIUn. Halaber, bi heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, 90 urteko emakume bat eta 87 urteko gizon bat. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen kopurua, guztira, 668koa da. Nafarroako ospitale-sarean 369 pertsona daude COVID-19arekin ospitaleratuta.

Ospitaleko egoerari dagokionez, azken egunetan, COVID-19aren koadro larriagoek eragindako pazienteen arretaren gehikuntza progresiboa antzeman da ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetan. Arreta eraginkorragoa bermatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gogorarazi du egoera bakoitzerako baliabide egokienak erabili behar direla. Hala, larritasun gutxiagoko larrialdi-egoera bada, ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetara jotzeko eskatzen zaie herritarrei, bai dagokion lehen mailako arretako zentrora, bai San Martin doktorera edo Buztintxurira, Iruñean, edo Tafalla, Estella-Lizarra eta Tuterako zentroetara.

Zonaldeka, Iruñean eta Eskualdean positiboen % 46 daude, Tuteran % 28 eta Lizarran % 4. Gainerako positiboak ( % 22) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, talde nagusiak 30-44 urte bitartekoak dira ( % 24), eta 45-59 urte bitartekoak, berriz, talde osoaren % 23. Jarraian, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago, % 20rekin; ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea dago, % 17rekin; azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea eta 75 urtetik gorakoena daude, biak % 8rekin. Kasu berrien batez besteko adina 39,6 urtekoa da.

Generoari dagokionez, kasuen % 52 emakumeei dagokie, eta % 48, gizonei.

Nafarroako ospitale-sarean 369 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 39 gehiago), 43 ZIU postuetan (atzo baino bat gutxiago) eta 55 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 271 paziente, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!