Barbara borraskak arazoak eragin ditu Nafarroa osoan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 21a, 11:59

100 kilometro ordu baino gehiagoko haize boladek zuhaitzak bota, terrazak altxatu eta baita kamioi bat bota dute azken orduotan. Baztan aldean argindarrik gabe izan dira gauerditik.

Barbara borraska atzo arratsaldean heldu zen Nafarroara eta gau osoan gogor kolpatu du lurraldea. AP-15 autobidean, Karraskal aldean, hainbat kamioi mugitu eta haietako bat lurrera bota egin du. Iruñean hainbat zuhaitz bota ditu lurrera eta terrazak airetik altxatu. A-12a autobidea ere, moztuta egon da hainbat unetan, haizeak eragindako kalteengatik, baita Baztan eta Bortziriakeko hainbat toki errepide ere. Baztanen gainera, argindarrik gabe gertau dira gau partean.

Aralarren 201kilometro orduko haizetea neurtu dute, inoiz neurtu den haize boladarik indartsuena.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!