Inoizko kutsatze kopururik handiena, berriz ere, Nafarroan: 578 azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 20a, 09:40

Atzo bost pertsona hil ziren, 82 eta 102 urte bitarteko hiru gizon eta bi emakume.

Nafarroak astelehen honetan berriro gainditu du bere kutsatze muga PCR eta antigenoen probetan. 578 positibo erregistratu dituzte. Osasun Departamentuak 4.156 PCR eta antigeno proba egin dituzte, beraz, positibo tasa %13,9koa izan zen.

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 34 lagun ospitaleratu zituzten, horietako bat ere ez ZIUn. Halaber, COVID-19ak eragindako bost heriotza erregistratu ziren, 82, 85 eta 86 urteko hiru gizon eta 96 eta 102 urteko bi emakume.

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %61 erregistratu da, Tuterako eremuan %23, eta Lizarrakoan kasuen %4. Gainerako positiboak (%12) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Nafarroako ospitale-sarean 309 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 13 gehiago), horietatik 38 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gehiago) eta 46 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 225 paziente, plantan daude.

Kasu positiboen intzidentzia handiaren aurrean, Nafarroako Gobernuak ohiz kanpoko hainbat neurri aurreratu zituen atzo, ostegunean, urriak 22, 00:00etatik aurrera martxan jarriko direnak, eta bihar BOEn argitaratuko den Foru Agindu batean jaso dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!