Madrilgo gobernuak trafiko transferentzia atzeratu du berriro

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 19a, 07:59

Nafarroaren eta estatuaren arteko batzorde mistoa urrian egitekoa zen, baina datarik gabe jarraitzen du.

Trafiko eta Bide Segurtasunaren transferentzia hilabete honetan Nafarroaren eta Espainiako Etatuaren arteko transferentzien batzorde mistoan gauzatu behar zen, baina datarik gabe jarraitzen du, Foru Gobernuak iturriek Diario de Noticias berripaperari jakinarazi diotenez. Ez dirudi laster egingo denik, gainera, Madrilgo gobernuaren lehentasunak beste batzuk baitira une honetan.

Nafarroako Gobernua, dena dela, baikor agertu da, eta “berandu baino lehen” aldebiko bilera deituko dutela espero du, Nafarroan baldintzak adosteko eta Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren kudeaketa esklusiboari ekiteko.

Foru Hobekuntzan aitortutako eskumena da, eta Kataluniak eta Euskal Autonomia Erkidegoak dagoeneko erabiltzen dute. Eskumen hori itzultzea, beraz, Nafarroaren aspaldiko eskaria da, eta gobernu zentralek, neurri handiagoan edo txikiagoan, betetzeko konpromisoa hartu dute, baina ez da inoiz bete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!