466 kasu atzeman dituzte Nafarroan, eta positibo tasa %17,1koa da

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 19a, 09:32

Nafarroako Gobernuak eguneratu egin ditu COVID-19aren atzoko datuak. Atzo 2.719 proba egin zituzten. Atzo  92 eta 97 urteko bi emakume hil ziren koronabirusaren ondorioz.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 466 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 2.719 proba PCR bidez eta antigeno test bidez egin ostean (%17,1).

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 17 lagun ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn. Halaber, 92 eta 97 urteko bi emakume hil dira COVID-19aren ondorioz; beraz, 651 dira guztira.

Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen %65 erregistratu da, Tuterako eremuan %7, eta Lizarrakoan kasuen %2. Gainerako positiboak (%26) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Nafarroako ospitale-sarean 296 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 14 gehiago), horietako 37 ZIU postuetan daude (atzo bezala) eta beste 44 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 215 paziente, plantan daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!