Urtebete atzeratu dute Korrika

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 16a, 17:51

2021ko udaberrian egitekoa zen euskararen aldeko 22. Korrika 2022an izanen da. Hala iragarri du AEKak.

"Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez". Hitz horiekin eman du aditzera AEKk 22. Korrika urtebete atzeratzea erabaki dutela.

Pandemiaren kolpea jaso arren, euskara ikasteko hautua egin duten ikasleak zoriondu ditu AEKk eta Euskaldian parte hartzeko deia luzatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!