"Erein aniztasuna, bildu askatasuna" leloa izan du eta herriz herri mugitu den ibilgailu batekin gauzatu dute. Sexologian eta sexu ta geneero arretan espezializatutako Kattalinguneko pertsona batek gai horri buruzko informazioa ematen aritu da, bai eta zalantzak eta kontsultak argitzen ere.
Egitamsoaren helburua da herriak eta hiri txikiak aniztasuna modu positiboan eta normalizatuan bizizeko eremuak izan daitezen laguntzea, zailagoa izaten baita ingurune handiagoetan baino. Era berean, hori zailtzen duten jokabideak ikusarazi nahi ditu, aniztasuna aberastasun gisa eta errespetuz hartzea sustatzeko.
Programa garatzeko, Laiak Erdialdeko LGTBI+ kolektiboaren eta udalen laguntza izan dute.
Gida bat ere argitaratu dute, hainbat gai jorratzeko; besteak beste, aniztasunaren garrantzia, zer den sexu-orientazioa, zer den LGTBIfobia edo ze zerbitzu, baliabide eta kolektibo dauden nafarroan.
Proiektu pilotuaren emaitzak "oso positiboak" izan direnez, orain, azken balorazioa egingo dute, eta, pixkanaka, Nafarroako beste eremu batzuetara zabalduz joango dira.