Lizoain Arriasgoitin eta Eguesibarren 600 lurrikara baino gehiago erregistratu dituzte abuztutik

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 16a, 09:49
Lizoainen urriaren 9an izandako lurrikararen irudia.

Hamar lurrikara 3,0 gradutik gorakoak izan dira eta 51 herritarrek sentitu dituzte. Urrian 300 baino gehiago izan dira

Espainiako Geografia Institutu Nazionalak epizentroa Lizoain Arriasgoiti eta Eguesibarren duten 600 lurrikara baino gehiago erregistratu ditu, abuztuaren 19tik. Urrian 300 baino gehiago izan direla ere jakinarazi du.

Institutu Geografiko Nazionalaren begirada jarrita du Iruñeko ipar-mendebaldeko herrietan, jarduera sismikoak alarma eragin baitu han. Uneko krisialdiari aurre egiteko, bi estazio sismiko, unitate mugikor bat eta erregistratzaile eramangarri bat gehiago jarri ditu eremuan.

Sare Sismiko Nazionalak ohartarazi duenez, lurrikarak detektatzeko tresnen kopuruak gora egin duenez, lurrikara kopuruak ere gora egin du; izan ere, normalean "mikroterremotoak" gertatzen dira, eta ez dira nabaritzen.

Sareak eman duen informazioaren arabera, abuztuaren 19an, lurriakarak hasi zirenetik, 601 mugimendu atzeman dituzte eremuan, eta horietatik 358 1,5 gradutik gorakoak izan dira. Erdiak baino gehiago urriko lehen bi asteetan izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!