Osasun Departamentuak 30 langilerekin indartuko ditu arakatzaileei laguntzeko taldeak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 16a, 09:39

112 profesionalek lanaldi osoan lan egiten dute, eta 140 profesionalek, beharraren arabera

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aurreikusi duenez, 30 profesional berri sartuko dira foru erkidegoan covid-19arekin kutsatutako pazienteen kontaktu estuak detektatzeko lan egiten duten arakatzaileen taldeko laguntza langileak indartzeko.

Osasun Departamentuak azaldu duenez, taldea 252 arakatzailek osatuko lukete. Une honetan, Santos Indurain kontseilariak azaldu duenez, Osasunbideko 82 profesional daude, eta "euren txanda osoa arakatze lanean soilik ari dira". Kopuru horri Espainiako Defentsa Ministerioko (Larrialdietako Unitate Militarra) 30 kideak gehitu behar zaizkio.

Gainerakoek, Osasunbideko 110 profesionalek gehi kontseilariak iragarritako hogeita hamar berriek, "une bakoitzean dagoen miaketa beharraren edo eskaeraren arabera lan egiten dute, hau da, laguntza gisa".

Bestalde, Osasun Departamentuak adierazi duenez, une honetan "kasuen miaketak egunean eramaten dira eta kontaktuei PCR probak egiten zaizkie hurrengo 24-48 orduetan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!