Auto baten gidaria hil egin da N-121-A errepidean, Almandozen, kamioi batek talka eginda, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Ibilgailuaren eta kamioiaren arteko talka 13:23an izan da, 36. kilometroan, Iruñerako noranzkoan, eta autoaren gidaria momentuan hil da. Autoko kopilotua oso larri zauritu da, eta suhiltzaileek autotik atera eta Nafarroako ospital gunera eraman behar izan dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!