Esa handitzeko lanak gelditzeko agindua eman izana gezurtatu du Ribera ministroak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 14a, 14:45

Twitter sare sozialetik egin du zuzenketa Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak: "Ez da egia".

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak gezurtatu egin du, twitter sare sozialaren bidez, Esa handitzeko lanak gelditzeko agindua eman izana.

Riberak Diputatuen Kongresuan Gobernuari egindako kontrol-saioan erantzun zion EAJk egindako galdera bati. Galdera horren arabera, ez zen urrats bat ere gehiago emango obran, 2018ko uztailean Ingeniarien, Bideen, Ubideen eta Portuen Elkargoari eskatutako irizpenaren zain, hark ikuskatu behar baitzituen presaren segurtasunari buruzko txostenak.

"Ez dugu urrats bat gehiago emango", erantzun du Riberak Kongresuan, ikerketaren emaitzen zain. Riberak, orain, Twitterren esan du horrekin ez zela obrak gelditu izanari erantzuten ari, baizik eta bere konpromisoa segurtasunarekin, etengabeko zaintzarekin eta Esari buruzko txosten teknikoekin dagoela. Izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak obrak egiten jarraitzen du, kontrakoa adierazten dien mezurik gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!