Bazkide berriak egiteko kanpaina martxan jarri eta egun berean itxi behar izan du Osasun futbol klubak, toki guztiak bete ondoren. 20.465 dira guztira, inoizko kopururik altuena.
Sadar futbol zelai zaharberrituan horiek baino lagun gehiago sartzen dira, 24.000, baina gainerako sarrerak kanpoko zaleentzat, txarteldegietarako, eta taldearen konpromisoetarako gorde behar dituzte.