Iruñeko Udalean zenbaiten euskarafobia agerian gelditu da beste behin ere: Navarra Sumako udal aginte taldeak kartelak bi euskarritan kaleratzeko asmoa berretsi du: gaztelaniazkoan, batetik, eta euskarazkoan, bestetik. Hala jakinarazi zuten atzo, Presidentetza Batzordean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzitakoaren aurka erabaki du hori, auzitegi horrek uztailean EH Bilduren udal taldeak jarritako helegitea bati arrazoia eman baitzion, Navarra Sumak Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil desberdinak ezarri ostean. Gaztelania eta euskara bereiztea "zuzenbidearen aurkakotzat" jo zuen.