Nafarroako Suhiltzaileek Nafarroako Zerbitzu Ekologikoak zentroan piztu den sutea itzali dute bart gauean. Jakinarazi dutenez, hondakin plastikoek hartu dute su. Kalte materialak izan dira, baina zauriturik ez.
Suhiltzaileek Twitter bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi dutenez, 21:40 aldera piztu da sua, eta 02:35ean itzali dute. Iruñeko Udaltzaingoa eta enpresako langileak ere aritu dira lanean. Horrez gain, anbulantzia bat bertaratu da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!