449 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 9a, 14:17

Pandemia hasi zenetik erregistratu den zenbatekorik altuena eman da Nafarroan kasu positiboei dagokienez. Atzo eginiko PCR proben %14ko eman du positibo. Lau pertsona zendu dira azken orduetan.

Osasun Departamentuak atzo COVID-19aren 449 kasu zenbatu zituen, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera; atzo 3.208 PCR proba egin ziren, horietariko %14 positiboak. Lau hildako izan ziren: 58, 76, 80 eta 97 urteko gizonezkoak.

Nafarroako osasun-sare integratuak, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 259 paziente hartzen ditu ospitale eta modalitate desberdinetan, eta zainketa intentsiboetako unitatean 30 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 4 gehiago). Atzo 27 ospitaleratze berri izan zirela Nafarroan, horietatik 3 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñerrian positiboen % 58 izan dira, eta, ondoren, Tuterak (%17) eta Lizarrak (%4). Gainerako positiboak (%21) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Adin-tarteei dagokienez, 15-29 urteko taldea izan zen nagusi atzokoan (%25), ondoren 45-59 urteko taldea (%22), ondoren 30-44 urteko taldea (%20) eta 15 urtetik beherakoak (%11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea % 13koa da, eta 75 urtetik gorakoena %9koa. Kasu berrien batez besteko adina 41,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, %49 gizonak dira eta %51 emakumeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!