Azkoiengo enpresako langileek 28 eguneko greba egin zuten iaz, eta, akordioa lortu zuten enpresareekin. Akordioa ezartzeko, ordea, oztopoak izaten ari dira. Egoera horretan, zuzendaritzaren eta CCOO sindikatuaren aldetik jazarpena pairatzen ari direla salatu dute enpresa batzordeko zuzendariak eta LAB sindikatuak.
Diotenez, grebaren garaian, CCOOek jarrera bera izan zuen; orain, baina, harago joan da, eta Houssein Yagoubi enpresa batzordeko presidentea kaleratu dezatela saiatzen ari dira.
Husseinek berak egin du salaketa: haren hitzetan, zuzendaritza haien aurka egiteko argudiorik gabe gelditu denean sindikatuari dei egin dio gatazka sor dezan.
Batzordeko presidenteak 120 langileetako 98ren babesa jaso du, idatziz, eta ziurtatu du langileek borroka egiteko eta erasoei erantzuteko asmo sendoa dutela.
LABek, CCOOen jarrera antisindikal eta onartezina kritikatu du. Imanol Karrerak salatu duenez, Husseinen kaleratzea bilatzen ari dira, xede garbi batekin: grebaren aurreko egoerara itzultzea.
Aurrera begira borroka hau mugarria izan daitekeela uste du Karrerak; Erriberan urtetan nagusi izandako sindikalgintza kolokan jar dezakeelako, beste eredu bat posible dela erakutsita:
Une honetan, lortutako akordioa ezartzea dute erronka nagusia, eta lan eta giza eskubideen alde eta prekarietatearen aurka borrokan jarraitzeko asmoa berretsi dute.