Atzo eginiko PCR proben %8k eman du positibo. 3.165 PCR proba egin zituen osasun sistema publikoan eta horietatik 253 izan dira positiboak. Santos Indurain osasun kontseilariak eman ditu datuak gaur, prentsaurrekoan.
Azken egunean hiru pertsona zendu dira koronabirusarekin (83, 88 y 84 urtekoak).
Osasun sailburuak adierazi duenez, "ahalegin handia egin ostean, goi-ordokian gaude", egunero 300 koronabirus kasu inguru daudelako eta ospitaleen egoera "egonkorra" dagoelako. Une honetan 246 lagun daude ospitaleraturik (atzo baino hamairu gehiago); horietatik 25, ZIUn (atzo baino bat gehiago).
Indurainek azaldu duenez, "kopuru eta tasa handiak dira oraindik", eta jaistea espero dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!