Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatu ditu 2020ko Literaturako Euskadi sariak. Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain saritu dituzte. Aitaren etxea Karmele Jaioren lanak Euskarazko Literatura saria eskuratu du, Joemak eta polasak Iñigo Astiz eta Maite Mutuberriarenak Euskarazko Haur eta gazte literatura saria eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña liburuan egindako lanarengatik lan literarioaren ilustrazioa saria Miren Asiainek. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Azaroaren 19an banatuko dituzte sariok, Azkuna Zentroan.
Datorren astean iragarriko dituzte gaztelaniazko literatura, euskarara itzulitako literatura lanak, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera sailetako irabazleak.