“Lan hitzarmen duin bat” eskatu dute Tasubinsako langileek

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 05:21

Atzoko elkarretaratzea.

Enpresak gutxieneko batzuk onartzeari uko egiten diola salatu zuen atzo batzordeak; zuzendaritzak “neurrigabetzat” jo du mobilizazioa.

Tasubinsako Enpresa Batzordeak enpresako bulego orokorren aurrean protesta egin zuen atzo, lan hitzarmen “duin” bat eskatzeko, eta salatzeko enpresaren ezezkoa sindikatuek aurkeztu duten “minimoen plataforamaren” aurrean. 

Batzordeak kritikatu du enpresak "hasierako aldarrikapen garrantzitsuei" uko egin diela, eta, eskatu du Nafarroako 2019ko KPIren igoera, langile guztientzako errelebo kontratua, laguntzaileen kategorien goranzko parekatzea eta "disfuntzioak" aztertuko dituen batzorde paritario bat sortzeko.

Plantilla egiten ari den ahalegin guztiak kontuan hartuta, batzordeak ez du ulertzen nola Tasubinsako zuzendaritzak makina bakar batean milioi bat euro baino gehiago gastatu dituen eta beste hainbeste lokal bat erosten, eta ez duen 200.000 mila euro gastatu nahi aurten bere 1.000 langileen soldatak eguneratzeko —kantitate hori nahikoa izango litzateke langileak ez pobretzeko—.

Tasubinsako zuzendaritzak Arazuriko erdigunean egindako mobilizazioen aurrean haserre agertu du, "erabat neurrigabea" delako eta bilera bat baino egin ez denean iristen delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!