Lehen arretaren gabeziak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur osasun etxeetan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 09:59

Alde Zaharreko osasun etxea.

11:00etan izango dira. Nafarroako Osasun Plataformak egin du deialdia, ‘Osasun etxeak zaindu’ lelopean.

Covid-19aren testuinguruan lehen arretan sortu diren gabeziak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur goizean Nafarroako herri eta auzoetako osasun etxeen aurrean, Nafarroako Osasun Plataformak deituta.

Azaldu dutenez, administrazioak Covid-19aren protokoloak ezarri zituenetik, handitu egin dira aurrez aurre arreta jasotzeko epeak, kontsultak telefonoz egiten ari direlako, zentroko langileek lan bikoitza egiten dutelako eta osasun-zentroan pandemiaren aurretik baino langile gutxiago daudelako. Bestetik, diotenez, osasun etxeetan langileak erretiratzen direnean edo bajan nahiz oporretan daudenean ez zaie ordezkatzen. 

Hala, osasun zentroetako langileek jasan behar izaten dituzte baliabide faltagatik ematen ari diren arreta eskasaren gaineko kexak, eta horrez gain, lan zama handiari aurre egiten diote, ez dagozkien zeregin batzuk beren gain hartuta. 

Argazkiak sarera

Elkarretaratzeetan egiten diren argazkiak sareetara igotzeko deia egin dute protestaren antolatzaileek, #OsasunEtxeaZaindu traolarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!