Sei pertsona zendu dira koronabirusarekin azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 08:45

Osasun Departamentuak COVID-19aren 272 kasu berri zenbatu zituen atzo osasun sistema publikoan, 2.089 PCR egin ostean, eta % 13k positibo eman zuten.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, Osasun Departamentuak COVID-19aren 272 kasu berri zenbatu zituen atzo osasun sistema publikoan, 2.089 PCR egin ostean, eta % 13k positibo eman zuten. Atzo, gaixotasun horrek eragindako 6 heriotza jakinarazi ziren: 51, 94, 89 eta 81 urteko lau emakume eta 87 eta 86 urteko bi gizon.

Zainketa intentsiboetako unitateko ospitaleratzea "egonkor" jarraitzen duela adierazi du gobernuak: 24 pertsona daude ospitaleratuta. 233 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 6 gutxiago). COVID-19agatik 17 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroan, bat ere ez ZIUn, ospitaleratzeko arrazoi nagusi gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!