Covid-19aren aurkako neurriek gripearen zabalkundea murriztu dezakete

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 6a, 07:00
Santos Indurain, komunikabideen aurrean adierazpenak ematen.

Hego Hemisferioko herrietan maskararen erabilerak gripearen eta neguko beste hainbat gaixotasunen hedapena nabarmen murriztu duela azaldu du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Hilabeteak dira egutegiak ospitaleetako arduradunen, epidemiologoen eta osasun publikoko espezialisten kezka eragiten diela. Izan ere, urtearen azken txanpara covid-19 olatu bat handi batean sartu gara, eta garai honetan gripearen saroiarekin bat egingo du horrel. Bi infekzioek, batera, beste kolapso bat ekar lezakete osasun arretara. Horregatik, mezua argia da: prestatu egin behar da, gripearen txertoa lehenbailehen eta modu masiboan hartu, bestelako prebentzio neurriak hartu gabe.

Baina ipar hemisferioko herrialdeetan badugu ispilu bat non begiratu: hego hemisferioko herrialdeek negua amaitu berri dute, eta, beraz, bi izurriteekin bizi izan dira hilabete hauetan.

Osasungintzako arduradunek arretaz begiratu diote hego hemisferioan neguak izan duen bilakaerari, eta atzo Santos Indurain kontseilariak azaldu duen moduan, distanzia neurriak eta musukoen erabilerak nabarmen gutxitu dute gripearen zabalkundea, eta halaxe ere espero da gertatzea hemen orain negua iristen ari delarik. Baina horretarako neurriak hartzea ezinbestekoa izango dela nabarmendu zuen Indurainek.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!