Nafarroako eta Espainiako gobernuek adostu dute foru erkidegoaren 2021eko defizit tasa: %2,2

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 6a, 06:12
Elma Saiz, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

2021ean, Nafarroak %2,2ko defizita eduki ahal izanen du. Hau da, 450 milioi gehiago gastatu edo inbertitu ahal izanen ditu. Zehaztapen honekin, aurrekontuak prestatzen eta negoziatzen hasi ahalko da gobernua.  

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak, atzo modu telematikoan egin zenak, 2020ko eta 2021eko defizit eta zor tasak ezarri ditu foru erkidegorako.

Akordioa gobernuak bi ekitaldi horietarako arau fiskalak ezohiko izaeraz bertan behera uztea erabaki ostean sinatu zuten, Europako Batzordeak onartutakoaren ildotik, eta administrazio publikoei COVID-19aren pandemiaren aurka borrokatzeko behar den malgutasuna emateko helburuarekin.

Lortutako akordioak ezartzen du bi administrazioek egun batzuk lehenago adostutako Nafarroarako defizitaren erreferentzia-tasa %2,6koa izango dela 2020an, eta  2021erako, aldiz, defizitaren erreferentzia tasa %2,2koa izango dela. Hau da, datorren urtean 450 milioi gehiago gastatu edo inbertitu ahal izanen ditu.

Akordioan jasotzen denez, Espainiako Gobernuak kontuan hartu du Covid-19a dela eta 2020ko jarduera ekonomikoaren beherakadaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginaren balorazioa.

Nafarroako Gobernuak “akordioaren garrantzia" azpimarratu du, "gobernuaren etorkizuneko erronkak bideratzeko”. Zehaztapen honekin, aurrekontuak prestatzen eta negoziatzen hasi ahalko da gobernua.  

Geroa Baik eta EH Bilduk ontzat jo dute albistea, baina ez hipotekatze aldera diru sarrerak berrikusi beharko direla gaineratu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!